BABESIK GABE. Erakusketa // SIN REFUGIO. Exposición

montehermoso fray zacarias martinez, 2 01001 vitoria-gasteiz +34 945 161 830 montehermoso.net eb02c174-bcad-4198-94b1-3de3e36cf3e4.jpg

“BABESIK GABE ” ERAKUSKETA – EXPOSICIÓN “SIN REFUGIO”
Inaugurazioa: Abenduaren 15ean, 20:00 / Inauguración: 15 de diciembre, 20:00h Abenduaren 15etik urtarrilaren 15era
Del 15 de diciembre al 15 de enero
“Nork ditu gogoan, dagoeneko, gerretatik ihes doazen errefuxiatuak? Are gehiago, nork daki non dauden gerra horiek eta zerk sortzen dituen,eta, horrez gain, non eta nola bizi diren haietatik ihes doazen errefuxiatuak? Kanpaina mediatiko handiek bihotza estutzen digute—edo hori nahi dute— sufritzen ari diren haurren irudiekin, aditzera emanez gure ekarpen ekonomikoak baino ezin duela eragotzi sufrimendua. Haur hilaren edo erreskatatuaren irudia bakarrik interesatzen zaie hedabideei, odol usaina badago baino ez baita agertzen otsoa. Inoiz ez zaie axola izango benetan gertatzen denaren egia kanpo aldera kontatzea, sistemaren, babesle baten eta helburu baten —etekin ekonomiko kalkulatu baten— mendeko baitira. Horrela ezinezkoa da informatuta egotea, norberaren burua informatutzat edukitzea.” (Unadikum Refugees blogetik hartua).

“Babesik gabe” REDIL izeneko artista taldeak (Ruben Díaz de Corcuera eta Iñaki Larrimbe) moldatutako arte politikoaren gaineko erakusketa da. Baina egileak ugariagoak ere izan litezke,erakustaldia bera aurretik landutako laborategiko emaitza gisa sortu zelako, eta han parte hartu zutelako herritarrek, bertako hainbat artistek, eta bereziki, errefuxiatuei babesa ematen lan egiten duen gobernuz kanpoko erakunde batek (CEAR Euskadi).

“Babesik gabe” (Sin refugio) erakustaldiaren gaia, zuzenean edo zeharka, behartutako migrazioen arazo larria eta babes bila dabiltzanen milioika pertsonena da. Horren aurrean, oro har herritarren anestesia morala. Anestesiaren sorrera, dirudienez, masa-komunikabideek bultzatutako izuaren aurrean denbora gehiegiz egotean datza. Gehiegizko esposizio hori gora doan segurtasunaren azoka publiko nahiz pribatuan sortzen da (beldurra opari egiten digute, gero segurtasuna saltzeko, ondo asmatutako pintaketa popular batean irakur daitekeen bezala). Anestesia morala eta zinismoa dira irudiaren abusu honetako azpiproduktu saihestezina. Horretan datza, hein handi batean, erakusketa.

“Babesik gabe” erakusketaren beste gai bat da irudiaren ezgaitasunakonpromisoa sortzeko. Zalantzagabeko errukia eragiteko gai daargazki-kazetaritzako irudi on batek, baina irudiarekin bateradesagertu egiten da, harena bezain bizitza gartsu eta laburra bizibaitu. Errukiaren oso bestelakoa da konpromisoa. Konpromisoaren etaerrukiaren artean, politika onaren eta demagogiaren artean bezainbesteko aldea dago.

Ez dago babesik. Inorentzat. Ikusleak, behinik-behin, ez du halakorik aurkituko hemen erakusgai dauden obretan, batean ere ez. Gehienak amaitu gabe daude, laguntzarik gabe, eta hauxe da arrazoia, Tania Bruguera Kubako artista politikoak adierazten duen arabera: “Arte politikoak partekatu egiten du berarekin topo egiten duten guztiekin, ez zaizkie inposatzen; egin ahala definitu egiten da; esperientzia da irudia baino”
(Arte politikoaren adierazpena, 2010).

Informazio gehiago

¿Quién se acuerda ya de los refugiados que huyen de las guerras? Es más, ¿quién sabe dónde están esas guerras y qué las produce, y por ende, dónde y cómo viven las personas refugiadas que huyen de ellas? Grandes campañas mediáticas nos estrujan el corazón (o eso pretenden) con imágenes de niños sufriendo y aludiendo a que sólo nuestra aportación económica podrá paliar su sufrimiento. (..) Nunca les va a importar contar hacia fuera la verdad de lo que realmente acontece, porque se deben a un sistema, un “sponsor” y un objetivo definido por un rédito económico calculado. Así es imposible estar ni darse por informado”. (Extraído del blog de Unadikum Refugees).

“Sin refugio” es una exposición de arte político pergeñada por el colectivo de artistas R.E.D.I.L. (Rubén Díaz de Corcuera e Iñaki Larrimbe) aunque la autoría puede considerarse más amplia, pues la muestra se gesta como resultado de una fase previa de laboratorio en la que colabora la ciudadanía, diversos artistas locales y, especialmente, una organización no gubernamental que trabaja en la defensa de los derechos humanos de las personas refugiadas (CEAR-Euskadi).

“Sin refugio” trata directa o indirectamente del grave problema de las migraciones forzadas y de los millones de personas en busca de asilo. Frente a ello, la generalizada anestesia moral de la ciudadanía. Anestesia que tiene su origen, según parece, en una sobre-exposición al horror instada por algunos medios de masas. La cual tiene origen, a su vez, en el floreciente mercado público y privado de la seguridad (nos regalan el miedo para vendernos la seguridad, como reza una certera y popular pintada). La anestesia moral y el cinismo son el subproducto inevitable de este abuso de la imagen. De esto trata, en parte, la exposición.

“Sin refugio” versa también sobre la incapacidad de la imagen para generar compromiso. La indudable piedad que es capaz de suscitar una buena imagen foto-periodística se extingue a la vez que la imagen, vive su misma vida intensa pero efímera. El compromiso es muy diferente de la piedad. Hay tanta diferencia entre compromiso y piedad como la puede haber entre la buena política y la demagogia.

No hay refugio. Para nadie. El público espectador, desde luego, no lo encontrará en ninguna de las obras expuestas en Montehermoso, pendientes buena parte de ellas de colaboración, de finalización, porque como señala la artista cubana Tania Bruguera: “El arte político comparte con aquellos que lo encuentran, no se les impone; se define mientras se hace; es una experiencia, no una imagen” (Declaración de arte político, 2010).

+ información

Anuncios
A %d blogueros les gusta esto: