Asteazken honetan Kultur Etxeko taldeen koordinazio asamblada / Este Miércoles asamblea de coordinación d e colectivos de la Kultur Etxea

Kaixo Kultur Etxeko lagun!

Gogorarazi nahi dizugu Asteazken honetan hileko lehenengoa denez Kultur Etxean kolektiboen koordinazio batzarra dugula 20:00etan, ezinbestekoa da talde zein ikastaroetako arduradun guztiak etortzea hilabetean behin behintzat.

Tratatu beharreko gaiak hauek dira nagusiki
:
Gau Irekiaren errepasoa eta jendea lotu egunean bertan laguntzeko (Abenduak 17).

  • Kultur Etxearen garbiketa eta ordena (zenbatero? astean behin, garbiketa egutegi berezia, taldeak)
  • Obrak. Adibidez musika gelako zerraila aldatu.
  • Taldeen konpromisoak Kultur Etxearekiko.
  • Abenduko programazioa itxi eta espazioaren erabilera.
  • Espazioen banaketa.
  • Estatuak eta barne arauak (Abenduak 14ean saio berezia "Zelan antolatzen gara?" puntuari helduz).

Beste gairik jorratu nahi baduzu bidali mesedez helbide honetara zure proposamena: kulturetxeabizirik
Besarkada handi bat eta Asteazkenean ikusiko dugu elkar lagun.

A %d blogueros les gusta esto: