ongietorrierrefuxiatuak-bizkaia Comunicado y cartel concentración

Gaur, azaroak 7, Bilboko Plaza Biribilean 19:30ean elkarretaratzea izango da herri kurduari elkartasuna adierazteko eta Turkiako gobernu faxistaren eskutik jasaten ari den etengabeko sarraskia salatzeko.

GOBERNU TURKIARRAREN FAXISMOAREN AURKA BAT EGINIK. ZURE ISILTASUNAK HERRI KURDUA ERAILTZEN DU
Elkarretaratze honen helburua, Turkiako AKP alderdiak herrien aurka, gizarteko sare zaurgarrienen aurka, emakumeen aurka eta orokorrean Turkian elkarbizitza baketsua posible dela sinesten duen ororen aurkako gerra zikina gaitzeztea eta honek eragiten digun haserrea adieraztea da. Erdoganek zuzentzen duen AKPren Turkiar gobernuak behin eta berriz zeharkatzen du gobernu bat faxistatzat definitzen duen marra gorria.
Uztailaren 15ean, Turkian arrakasta gabeko estatu kolpea gertatu zen, Erdoganek <<zeruko oparia>> deitu zuena. Gertaera hau, sorgin ehiza zilegitasunez gauzatzeko eta herrialdeko oposizioarekin guztiz akabatzeko erabili du bertako lehendakariak. Honen helburu argiena, Herrien Alderdi Demokratikoak (HDP) ordezkatzen duen mugimendu politiko eta soziala indargabetzea izan da. Alderdi honek talde etniko ezberdinetako pertsonak, turkiar ultranazionalismoak marginatuak, giza eskubideen defendatzaileak, emakumeen mugimendua, LGTB kolektiboak eta ezkertiar aurrerakoiak saretzen ditu. Hasieratik HDP alderdia alternatiba aurrerakoi eta askatzailea izan da autoritarismo islamikora bidean doan herrialde batean, non bere lehendakaria <<ISISen Kalifa>> izendatu genezakeen.

A %d blogueros les gusta esto: