Manifestua – 2016ko urriaren 17a. POBREZIA EZABATZEKO NAZIOARTEKO EGUNA / manifiesto 17 de octubre de 2016. DIA INTERNACIONAL PARA LA ERRADICACION DE LA POBREZA

Manifestua – 2016ko urriaren 17a

POBREZIA EZABATZEKO NAZIOARTEKO EGUNA

Pobreziaren aurrean ez konformatu, ez fidatu; ekin.

Euskadin, pobrezia, gizarte bazterkeria eta berdintasun eza gora egiten ari dira nabarmen, modu oso kezkagarrian. Ez dugu ahaztu berdintasun sozial eta ekonomiko ezaren kontrako borroka bide luzeko lasterketa dela, eta pertsona, instituzio eta elkarte sozial guztiek parte hartu behar dugula horretan.

Hain zuzen ere, Eusko Jaurlaritzaren azken txostenen arabera, Euskadin 489.477 pertsona (%22,7) daude pobrezia eta bazterkeria arriskuan, eta horietatik

  • 104.942 pertsona (%4,9) pobrezia larri egoeran bizi da, hau da, 541,27 euro baino gutxiago dute hilean bizitzeko.
  • 399.643 pertsona (%18,5) pobrezia erlatibo egoeran bizi da, hau da, 811,90 euro baino gutxiago dute hilean bizitzeko.

Euskadin pobrezia eta berdintasun ezaren tasak Estatuko zein Europa osoko bataz bestekoen azpitik daudela jakinda ere, uste dugu ezin dugula horrelako egoera bat onartu eta pobrezia, bazterkeria eta berdintasun ezaren kontra modu eraginkorrean borrokatzeko beharrezko baliabide guztiak jarri behar direla; euskal herritar guztiak baldintza duinetan bizi daitezela nahi dugu, gizarte bidezko, kohesionatu eta solidarioa izan nahi dugu. Pobreziak, bazterkeriak eta berdintasun ezak, egoera hori bizi duten pertsonentzako sufrimendu-iturri izateaz gain, bidegabe eta ez-solidario egiten dute gizarte hau.

Bere burua demokratikotzat duen ezein gizartek ezin du biztanleriaren zati bat gizarte bazterkeriara kondenatu. Egungo sistemak pobretu egiten ditu bai biztanleak bai planeta, arlo ekonomiko zein sozialean berdintasun ezak areagotuta. Garapen eredu bidezko eta iraunkorragoa behar dugu, inoiz baino gehiago. Aberastasunak birbanatzean zentratutako politiken bitartez soilik (neurri ekonomiko eta fiskal bidezkoagoen bitartez) hobetu ahal izango dugu pertsonen bizitza, batez ere, babesgabetasun egoeran bizi diren pertsonena. Eskubideen defentsa jokoan dago eta ezin diegu partida galtzen utzi.

Giza eskubideen eta eskubide sozialen defentsa ezinbesteko baldintza da mundu bidezkoagoa eraikitzen laguntzeko. Zentzu horretan, Europak erakutsi du sortze-oinarri izan zuen hartatik inoiz baino urrunago dagoela.

EAPN sareak Eusko Jaurlaritzari eta Legebiltzarrari adierazi die beharrezkoa dela hastear den legealdi berrian egoera horri aurre egiteko erabaki irmoa izatea. Legebiltzarrak eta Gobernuak erabateko lehentasuna eman behar diote pobreziaren eta gizarte bazterkeriaren kontra borrokatzeko neurriak hartzeari; legealdi berrirako oinarrizko eta lehentasunezko ardatz izan behar du horrek, ezbairik gabe. Hala, egoera honekin ez konformatzeko deia luzatzen diegu, eta Euskadiko babes sozialerako sistema sendotu dezaten eskatzen diegu, bereziki, diru-sarrerak bermatzeko eta gizarteratzeko sistemei dagokienez.

Azpimarratu nahi dugu pobrezia ezin dela neurri aringarri hutsez borrokatu; pobrezia bera eragiten duten kausetan zentratu behar dugu, eta ekimen egokiak txertatu behar dira ekonomia, hezkuntza, osasun, etxebizitza, zerga eta babes sozial arloko politiketan.

EAPN Euskadik, gizarte arloko 40 erakunde biltzen dituen sareak, lehen eskutik ezagutzen ditu pobrezia eta berdintasun ezak pertsona eta familien bizitzan eragiten dituen ondorio hondatzaileak. Gure borroka agenda politikoaren erdigunean kokatuko duen ekintza politiko baten bitartez soilik lortuko dugu helburua.

Ante la pobreza ni nos conformamos ni nos confiamos, hay que actuar.

En Euskadi la pobreza, la exclusión social y la desigualdad están aumentando de una manera preocupante. Hoy no podemos dejar de recordar que la lucha contra la desigualdad social y económica es una carrera de fondo en la que todas las personas, instituciones y organizaciones sociales, debemos tomar parte.

En concreto en Euskadi, según los últimos informes del propio Gobierno Vasco 489.477 personas (22,7%) están en situación de riesgo de pobreza y exclusión de las cuales:

  • 104.942 personas (el 4,9% de la población) vive en situación de pobreza grave, es decir tiene menos de 541,27 euros al mes para vivir.
  • 399.643 personas (el 18,5%) vive en situación de pobreza relativa, tiene menos de 811,90 euros al mes para vivir.

Y aún sabiendo que en Euskadi mantenemos tasas de pobreza y desigualdad inferiores a la media estatal y europea, consideramos que Euskadi no puede aceptar esta situación y debe poner todos los medios necesarios para combatir de una manera eficaz la pobreza, la exclusión y la desigualdad; queremos que toda la ciudadanía vasca viva en condiciones dignas y queremos ser una sociedad justa, cohesionada y solidaria. La pobreza, la exclusión y la desigualdad además de ser un sufrimiento para las personas que la padecen, nos convierten en una sociedad más injusta e insolidaria.

Ninguna sociedad que se considere democrática puede dejar en la cuneta de la exclusión social a parte de su población. El sistema actual, que genera un empobrecimiento mayoritario de la población y esquilma el planeta, incrementa las desigualdades económicas y sociales. Un nuevo modelo de desarrollo más equitativo y sostenible es más necesario que nunca. Sólo mediante políticas de redistribución de la riqueza (a través de medidas económicas y fiscales más justas) podemos mejorar la vida de las personas, sobre todo de las más vulnerables. La defensa de sus derechos está en juego y no podemos permitir que pierdan la partida.

La defensa de los derechos humanos y sociales es una condición irrenunciable para contribuir a la construcción de un mundo más justo. En este sentido, Europa ha demostrado que se encuentra más alejada que nunca del pilar social sobre el que fue fundada.

Eapn insta al Gobierno y al Parlamento vasco para que encaren la nueva legislatura con ánimo decidido para afrontar esta situación. El parlamento y el gobierno deben priorizar las medidas de lucha contra la pobreza y la exclusión social; situando esta cuestión como un eje fundamental y prioritario de actuación para la nueva legislatura. Les instamos a no conformarse con ésta situación y afrontar la tarea de reforzar el sistema de protección social de Euskadi, especialmente el sistema de garantía de ingresos y para la inclusión social.

También insistimos en que la pobreza no puede atajarse sólo con medidas paliativas, sino enfocando las causas que la producen, con iniciativas adecuadas en las políticas económicas, educativas, sanitarias, de vivienda, fiscales y de protección social.

EAPN Euskadi, una red que agrupa a 40 entidades sociales, conoce de primera mano los devastadores efectos que la pobreza y la desigualdad tienen en la vida de las personas y las familias. Sólo desde una acción política que sitúe nuestra lucha en el centro de la agenda política será posible alcanzar la meta.

Pobreziaren eta Gizarte-bazterkeriaren aurkako Europako Sarea – Euskadi honakoek osatzen dute:

Componen la Red Europea de Lucha contra la Pobreza y la exclusión Social de Euskadi:

Adsis, Agiantza, Agintzari, Aldauri, Amiarte, Berriztu, Beti Gizartean, Bidesari, Bizitegi, Caritas Euskadi, Cear Euskadi, Arabako Hiesaren Kontrako Batzordea, Bizkaiko Hiesaren Kontrako Batzordea, Ede Fundazioa, Elkarbanatuz, Emaus S. Coop., Esplai, Etorkintza, Euskarri, Fondo Formación, Gao Lacho Drom, Gizakia, Goiztiri, Irse-Ebi Araba, Itaka, Izangai, Lagungo, Margotu, Munduko Medikuak, Peñascal, Rais Euskadi, Sartu, Secretariado General Gitano, Sortarazi, T4, Zubietxe, Kale dor kayiko, Lagun Artean, Susterra.

MANIFIESTO 17 OCTUBRE 2016.pdf

A %d blogueros les gusta esto: