EAThink: curso y voluntariado para jóvenes con experiencias migratorias // EAThink: atzerrian bizi izan di ren gazteei zuzenduriko ikastaro eta boluntariotza

(Más abajo en castellano)

Kaixo gazte!!

Atzerrian bizi edo ibili zara eta zure esperientzia partekatu nahi duzu?

Zuk ikusi eta bizitakoa euskal gazteek duten munduaren ikuspegia aldatzeko baliagarria izan daitekeela uste duzu?

Garapenerako Hezkuntza proiektu baten parte izan nahi duzu?

Euskal Fondoak kudeatutako EAThink “bertokoa jan, mundua buruan” proiektuak aukera paregabea eskaintzen dizu!!

Zer eskaintzen da? Euren atzerriko esperientzia trukatu nahi duten gazteei zuzenduriko dohaineko ikastaro bat eta 2016-17 ikastaroan zehar ikastetxeetan antolatzen diren tailer parte-hartzaile eta ekintzaileetan parte hartzeko aukera.

Nork hartu dezake parte? 18-29 urteko gazteak, atzerrian bizi izan direnak edo atzerrira bidaiatu dutenak, gureak ez diren bizimodu eta errealitateak ezagutu dituztenak.

Noiz eta non izango da? 3 larunbateko iraupena izango du: Urriak 29, azaroak 5 eta azaroak 19 Donostiako Kutxa Ekogunean, 10:00etatik 14:00etara. Horretaz gain, ikaskideekin batera bazkaltzeko dohaineko aukera emango da. Bidaiak ere gure kontu.

Zertan da ikastaroa?

Garapen jasangarriarekin loturiko gaiak landuko dira, bereziki gaur egungo elikadura ereduaren interdependentzia globala jorratuz. Horrekin batera, parte hartzaile bakoitzaren esperientziari loturiko sentzibilizazio dinamikak diseinatuko dira. Informazio gehiago atxikituriko dokumentuan.

Ikastaroan izen emate eta parte hartzeak ez dizu inolako kostu ekonomikorik suposatuko!! Ikastarora joateko bidai eta dietak ere EAThink proiektuaren esku joango dira (kontsultatu guri baldintzak).

Jarri zaitez gurekin kontaktuan lehenbailehen eathink2015 helbidera idatziz, izen emateko edota edozein zalantza sortzen bazaizu.

http://eathink2015.org/es/euskera-atzerriko-esperientzia-trukatu-nahi-duten-gazteei-zuzenduriko-dohaineko-ikastaroa-hemen-da/

Animatu zaitez!! Zure zain gaude!!

//////////////////////////

¡¡Hola jóven!!

¿Has vivido o estado en el extranjero y quieres compartir tu experiencia?

¿Crees que tu vivencia puede resultar valiosa para que la juventud vasca cambie su punto de vista sobre el mundo?

¿Quieres participar en un proyecto de Educación para el Desarrollo?

¡¡El proyecto EAThink “bertokoa jan, mundua buruan” gestionado por Euskal Fondoa te ofrece una oportunidad impresionante!!

¿Qué es lo que se ofrece?

Un curso gratuito dirigido a jóvenes que quieren compartir su experiencia vivida en el extranjero y la posibilidad de participar en los talleres que se impartirán en las aulas de los centros educativos vascos.

¿A quién va dirigido?

A jóvenes entre 18-29 años, que hayan vivido en el extranjero o hayan viajado a otro país, y conozcan formas de vida y realidades diferentes a las nuestras.

¿Cuándo y dónde?

Los sábados 29 de octubre, 5 de noviembre y 12 de noviembre en el Kutxa Ekogunea de Donostia, de 10:00 a 14:00. Además, se ofrecerá la posibilidad de comer con el grupo de forma gratuita después de cada sesión.

¿En qué consiste el curso?

Se trabajarán temas relacionados con el desarrollo sostenible y la interdependencia global del sistema de alimentación actual, para finalmente diseñar actividades de sensibilización relacionadas con las experiencias individuales de cada participante. Consultar más información e inscripciones en el documento adjunto.

¡¡La inscripción y participación en el curso no supondrá ningún gasto económico para ti!! Los viajes y dietas que se deriven de la asistencia correrán a cargo del proyecto EAThink (consúltanos las condiciones).

Ponte en contacto con nosotras cuanto antes escribiendo a eathink2015 para inscribirte o si necesitas aclarar cualquier duda.

¡Anímate! ¡Te estamos esperando!

EATHINK – EKOGUNE TAILERRA – CAST.pdf
EATHINK – EKOGUNE TAILERRA – EUSK.pdf