Primera asamblea de la Kultur Etxea este Miércoles día 7 de Septiembre a las 20:00

[Kultur Etxea] Ikasturte berri baten atarian gaude! Asteazkenean 20:00etan lehen batzarra eta meriendatxoa

Kaixo auzokide zein Kultur Etxeko lagunak,

bueltan gaude udako eguzki izpiekin berrindartuta topera, Iraila heldu eta ideiak eta proiektuak borbor hasi zaizkigu buruan pilatzen! Aurreko ikasturteko proiektuen eta ekimenen errepaso bat egin nahiko genuke baita ere, hala nola Wifi eta Internet bidez Kultur Etxea saretu (ordenagailuak ere eskaini bertan lan egiteko), barneko obrak eta eraberritzea, barne bizikidetza arauak, perkusio eta txalaparta ikastaroak, eskubide sozialen bulegoa eta beste asko. Hilabeteko lehen Asteazkenetako bileretan kolektiboen arteko koordinazio bilerak egin ohi ditugu baina aste honetan beste kutsu alai bat eman nahi diogu meriendatxo batekin ardo onarekin bustita (edo zuek nahi duzuen edozer noski), beste gabe gerturatu, ez izan lotsarik, Asteazkenean 20:00etan etorri Kultur Etxea ezagutzera.

Kultur Etxeko lagunen asanblada.

A %d blogueros les gusta esto: