Prentsa Oharra Gerrarik Ez Ekimena ¡ Calais “La Jungla” Errefuxi atuak

PRENTSA OHARRA : “GERRARIK EZ”-ONGI ETORRI ERREFUXIATUAK GERNIKA HERRITAR PLATAFORMA: CALAISEKO “LA JUNGLA” KANPAMENTUAN DAUDEN ERREFUXIATUEI LAGUNTZEKO DIRU-BILKETA

Pasa den udazkenaz geroztik, hainbat izan gara Gernika-Lumon antolatuz joan garen elkarteak eta pertsonak, GERRARI EZETZ ESATEKO ETA EUROPAN BABES BILA DABILTZAN PERTSONEI EMANDAKO TRATUA SALATZEKO. Informazioa emateko jardunaldiak antolatzen ari gara, Udalean aurkezteko mozio bat prestatzen, manifestazioetan eta ekitaldietan parte hartzen… eta orain zuen ekarpena egiteko eskatu nahi genizueke, Calaiseko “La Jungla” kanpamentuan dauden errefuxiatuei laguntzeko.

Duela aste pare bat harremanetan jarri ginen “L’auberge des Migrants” elkartearekin. Gerratik ihesi zihoazen eta Calais inguruko kanpamentu inprobisatuetan instalatu ziren milaka eta milaka pertsonari laguntzen die elkarte horrek. Azkeneko hamabost egunotan presazko kanpaina bat prestatzen aritu gara, Calaiseko kanpamentu horretan babeslekuak eraikitzeko dirua biltzeko. Zoritxarrez, prentsan eta telebistan ikusi ahal izan dugun legez, Frantziako gobernuak kanpamentua husteko lanei ekin die eta babesgabetasun egoera larrian geratu dira milaka eta milaka pertsona. Hori dela eta, presazko kanpaina honetan parte hartzeko deia mantenduko dugu eta pertsona horiei laguntzeko erabiliko dugu zuen laguntzarekin lortutako dirua.

Egin zure ekarpena Gernikatik Mundura GGKEEren kontu korronte honetan, izen-abizenak eta NAN/IFZ adieraziz: ES53 2095 0315 8091 0126 2798.

Informazio gehiago behar izanez gero, Calaiseko “La Jungla” kanpamenturako diru-bilketaren liburuxka gehitu dugu.

Informazio gehiago: Jokin Alberdi (646111451) eta Maitane Uriarte (665725356)

NOTA DE PRENSA: “GERRARIK EZ”-ONGI ETORRI ERREFUXIATUAK GERNIKA HERRITAR PLATAFORMA: RECOGIDA DE FONDOS PARA LAS PERSONAS REFUGIADAS EN LA “JUNGLA” DE CALAIS

Desde los inicios del otoño del año pasado, somos varias las asociaciones y personas que nos hemos organizado en Gernika-Lumo para decir NO A LA GUERRA y PARA DENUNCIAR EL TRATO QUE ESTÁN RECIBIENDO LAS PERSONAS QUE BUSCAN ASILO EN EUROPA. Estamos organizando jornadas para informar, preparando una moción en el Ayuntamiento, participando en manifestaciones y eventos, y ahora os hacemos un llamamiento para que participéis con vuestras aportaciones en el apoyo a las personas refugiadas de “La Jungla” de Calais.

Hace unas semanas nos pusimos en contacto con “L´auberge des Migrants”, una asociación que acompaña a varios miles de personas que huyen de la guerra que se instalaron en estos campamentos improvisados en las cercanías de esta ciudad francesa. Durante los últimos quince días hemos estado preparando una campaña de ayuda de emergencia para recaudar fondos para la construcción de refugios. Desgraciadamente, según hemos podido ver a través de la prensa y la televisión, el gobierno francés ha iniciado el desalojo de estos campamentos, dejando en el más absoluto desamparo a varios miles de personas. Es por esta razón que mantenemos el llamamiento para solicitar vuestra colaboración con esta campaña de urgencia, y destinar los fondos a ayudar a estas personas.

Haz tu aportación en la siguiente cuenta corriente de la ONGD Gernikatik Mundura, indicando tu nombre y apellidos y DNI/NIF: ES53 2095 0315 8091 0126 2798.

Para más información se adjunta el folleto de recogida de fondos para “la jungla” de Calais

Más información: Jokin Alberdi (646111451) eta Maitane Uriarte (665725356)

Anuncios
A %d blogueros les gusta esto: