hikaateneo – Bihotza Sariak 2015

(Más abajo en castellano)

Hika Ateneoko lagun maiteok,

Ez ohizko berri ona dakarkizuegu oraingoan. Hilaren 13an, ostiralean, Bilbao Historiko elkarteak Hika Ateneori Parte-hartzearen Bihotza Saria eskaini zion.

Gu oso plebeioak bagara ere eta autoritateen protokoloetan galdu samar sentitu baginen ere, atseginez jaso genuen saria, Hika Ateneon egiten dugun lan eta esfortzuaren fruitu eta lanean, eztabaidan eta gozatzen ibili diren eta dabiltzan bazkide eta lagunen izenean. Jarraian bertan plazaratutako esker onak bidaltzen dizkizuegu atxekita.

Bertan esandakoa hemen ere helarazi nahi genizuen: Eskerrik asko zuei, bihotz-bihotzez.

BIHOTZA SARIAK 2015

Gogoeta eta Eztabaidarako hikaateneo elkartetik oztopoen gainetik, egunero, kultura partehartzaile, kritiko, aske eta herrikoiaren alde ari diren pertsona eta taldeei eskaini nahi diegu saria.

Eskerrak eman nahi dizkizuegubereiziki:

Aurrena, Bilbao Historikoan eta Bihotza Sarian parte hartzen duten kide eta hedabideei. Sari honek gure hirian dauden espazio autogestionatuei begirada zuzentzen jarrai dezatela espero dugu.

Ondoren, elkartu sortu zuten Zutik izan zenako jendeei.

Noski, Txomin Barullo konpartsari, elkartea hasieratik bultzatu eta laguntzeagatik. Dakizuenez, konpartsarekin “harreman ireki” gozoa dugu.

Bukatzeko, hikaateneoko bazkide guztiei, haien proposamen, kuota, konfidantza eta partehartzeak egiten baitu posible gure lana. Hemendik, hikaateneoko familiako kide izatera gonbidatzen zaituztegu, bazkide izatea oso erraz eta atsegina dela zin dagigu.

Bide batez, eskaintzen dizkiguzuen aukera erabiliz, Bilboko hainbat elkarterekin batera antolatu dugun EmakumeakBiolentziaren Korapiloak Askatzen Jardunaldietan parte hartzera edo zabaltzen laguntzera gonbidatzen zaituztegu.

Eta gure hitzalditxo hau NOIZ agendari zor zaizkion hitz batzuekin bukatu nahi genuen: “lagun maiteak, gure txirotasun eta apaltasunetik, lokala kontsumitzera gonbidatzen zaituztegu, izan kafea ala kultura!!”

___

Queridas amigas y amigos del Hika Ateneo,

Tenemos una buena noticia, bastante inusual. El pasado viernes 13 de noviembre la asociación Bilbao Historiko quiso reconocer a Hika Ateneo con el Bihotza Saria de Participación. Aunque somos bastante plebeyas y nos sentimos un poco perdidas en esto de los protocolos y autoridades, recibimos con agrado el premio, como fruto del trabajo y esfuerzo realizado, y en nombre de socias/os y amigas/os que han estado y están trabajando, debatiendo y disfrutando en Hika Ateneo.

Os enviamos los agradecimientos que ofrecimos allí, esperando sean de vuestro agrado. Eskerrik asko zuei, bihotz-bihotzez!!

BIHOTZA SARIAK 2015

Desde la Asociación para la Reflexión y el Debate hikaateneo queremos dedicar este premio a todas las personas y colectivos que en su día a día y contra viento y marea fomentan la cultura PARTICIPATIVA, crítica, libre y popular.

Queremos agradecer,

En primer lugar a Bilbao Historiko y a las personas y medios de comunicación que participan en los Bihotza Sariak. Deseamos este premio promueva que sigan dirigiendo su mirada hacia los pequeños espacios autogestionados de nuestra querida villa.

En segundo lugar agradecer a las gentes del antiguo Zutik que crearon la asociación.

También, Txomin Barullo konpartsa por apoyar y acompañar al hikaateneo desde sus inicios. Es bien sabido que mantenemos una dulce "relación abierta"!

Por último a todas las socias y socios del hikaateneo, ya que sin sus propuestas, cuotas, confianza y participación nuestro trabajo no sería posible. Animamos desde aquí a uniros a la familia de hikaateneo, prometemos que hacerse socio o socia es muy sencillo y gratificante.

Además, nos gustaría aprovechar esta oportunidad para invitaros a participar o contribuir a la difusión de las Jornadas Mujeres Desenredando Violencias que hemos organizado la próxima semana en coordinación con varias entidades de Bilbao.

Y deseamos finalizar nuestra intervención con unas palabras de la agenda cultural NOIZ: "queridas amistades, desde nuestra indigencia y modestia, les invitamos a consumir local, ya sea café o cultura!!"

Eskerrik asko bihotz-bihotzez!!

Isabel Tomas
Jarduera kulturalen koordinatzailea – Hika Ateneo
hikaateneo
94.479.41.49
www.hikaateneo.org

A %d blogueros les gusta esto: