¿Migración o desplazamiento forzado? / Migrazioa ala lekualdatze behartua?

El Instituto de Derechos Humanos Pedro Arrupe ha editado un trabajo de CEAR-Euskadi en su colección de Cuadernos Deusto de Derechos Humanos:

¿Migración o desplazamiento forzado?
Las causas de los movimientos de población a debate

Esta obra aborda la caracterización de los movimientos de población que se están produciendo en el contexto actual de capitalismo neoliberal y crisis ecológica. Se analizan las consecuencias de la violación de los derechos económicos, sociales y culturales y las nuevas realidades vinculadas al despojo de los recursos. Se examinan los conceptos presentes en los instrumentos de protección del Derecho Internacional de los Derechos Humanos y se ofrecen conclusiones para la construcción de una categoría a medio camino entre la migración económica y el asilo: el desplazamiento forzado.

Este estudio ha sido elaborado por Raquel Celis Sánchez, coordinadora del equipo de Incidencia y Participación Social de CEAR-Euskadi y el sociólogo Xabier Aierdi Urraza, fundador de Ikuspegi, con la colaboración de muchas otras personas de Colombia y del estado español que han compartido sus experiencias y conocimientos sobre la defensa del territorio y de los derechos humanos de las personas migrantes, refugiadas y desplazadas

Esta investigación ha sido financiada por la Agencia Vasca de Cooperación para el Desarrollo.

Descargar publicación

Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutuak CEAR-Euskadiren lan bat argitaratu du Giza Eskubideei buruzko Deustu Koadernoen bilduman:

Migrazioa ala lekualdatze behartua?

Biztanleria-mugimenduen kausak eztabaidan

Lan honen aztergaia gaur egungo kapitalismo neoliberala eta krisi ekologikoa direla-eta gertatzen ari diren herritar-lekualdatzeen karakterizazioa da. Eskubide ekonomikoak, sozialak eta kultura-eskubideak urratzearen ondorioak aztertzen dira, bai eta baliabideak kentzeari lotutako errealitate berriak ere. Giza Eskubideen Nazioarteko Zuzenbidean jasotako babes-tresnetako kontzeptuak aztertzen dira, eta ondorioak ematen dira migrazio ekonomikoaren eta asiloaren arteko beste kategoria bat sortzeko: lekualdatze behartua.

Azterlan hau CEAR-Euskadiko Eraginaren eta Partaidetza Sozialaren taldearen koordinatzaile Raquel Celis Sánchezek eta Ikuspegiren sortzaile Xabier Aierdi Urraza soziologoak egin dute. Horretarako, Kolonbiako zein Espainiako lagun ugariren laguntza izan dute; izan ere, horiek migratzaileen, errefuxiatuen eta lekualdatutakoen lurraldearen eta giza eskubideen babesari buruz dituzten ezagutzak eta esperientziak partekatu dituzte.

Ikerlan hau Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak finantzatu du.

Jaitsi argitalpena

A %d blogueros les gusta esto: