ERASORIK EZ ERANTZUNIK GABE!!!ALMUDENA MATARRANZ-en erailketa/ asesinato machista

ERANDION ALMUDENA MATARRANZ-en ERAILKETA MATXISTAREN HARIRA, EUSKAL HERRIKO EMAKUMEEN MUNDU MARTXAREN ADIERAZPENA:

Gaur goizaldean aurkitu dute ertzainek Almudena Matarranz-en hilotza Erandion, indarkeria zantzuekin; familiak emana zuen haren desagertzearen abisua. Bikotekidearen bila dabil Polizia. Emakumeon aurkako beste eraso honen aurrean Euskal Herriko Mundu Martxaren Plataformak honako hau adierazi nahi du:

· NAZKATUTA gaude. Haserre ez, oso haserre. Beste behin ere, emakumeon aurkako indarkeria kasu baten aurrean gaude, gure gaitzespen osoa eta salaketa irmoa egin nahi dugu ezer baino lehen.

· Kontziente gara, emakumeon aurkako indarkeriak ez duela etenik, eta honen aurrean ezin dugu gure amorrua, nekea eta haserrea besterik adierazi.

· Uda gogorra izan da emakumeon aurkako erasoek ez baitute etenik izan, eta ezin dugu ahaztu Euskal Herrian jada 5 emakume erail dituztela dagoeneko. Melissa, Annie, Maria, Leire y Almudena gogoan!

Beraz, ozen diogu: nazkatuta gaude eta ez gara isilduko! Emakumeok aske bizitzeko eskubidea dugulako,

Elkarretaratzeak deitu ditugu GAUR, urriaren 6ean Astrabuduan Josu Murueta plazan 19.30etan, eta gainerako Euskal Herriko herri eta hiriburuetan, ASTEAZKENEAN izango dira mobilizazioak.

ALGORTAN,

Urriaren 7an

19:30ean TELLETXEN

GORA BORROKA FEMINISTA!

GORA EMAKUMEON BIZITZAK!

Euskal Herrian 2015ko urriaren 5ean

EUSKAL HERRIKO EMAKUMEEN MUNDU MARTXA

DECLARACIÓN DE LA PLATAFORMA DE LA MARCHA MUNDIAL DE MUJERES DE EUSKAL HERRIA SOBRE EL ASESINATO MACHISTA DE ALMUDENA MATARRANZ:

La Ertzaintza ha encontrado el cuerpo sin vida de Almudena Matarranz, de 39 años, con signos de violencia, en la vivienda de su pareja en Erandio. La Ertzaintza busca a la pareja. Ante esta otra agresión contra las mujeres, la Plataforma de la Marcha Mundial de Mujeres de Euskal Herria declara:

· Estamos HARTAS. Enfadadas, muy enfadas. Una vez más nos encontramos ante otro caso de violencia contra las mujeres y queremos mostrar nuestro rechazo total y denunciar este asesinato antes que nada.

· Somos conscientes que la violencia contra las mujeres no tiene fin, y ante esto no podemos más que mostrar nuestra rabia, cansancio y enfando.

· Ha sido un verano duro, las mujeres hemos sufrido muchas agresiones sexistas en fiestas y ademas queremos recordar que han asesinado a 5 mujeres en Euskal Herria en lo que va de año, ya vasta!!! Melissa, Annie, Maria, Leire y Almudena gogoan!

· Así que decimos alto que estamos hartas y no nos callaremos! Porque las mujeres tenemos derecho a vivir en libertad,

Llamamos movilizaciones en todos los pueblos y capitales EL MIERCOLES 7 de octubre, y queremos hacer un especial llamamiento a acudir a la concentración que se realizara hoy en Astrabudua en la plaza Josu Murueta a las 19.30.

GORA BORROKA FEMINISTA!

GORA EMAKUMEON BIZITZAK!

Euskal Herrian 2015ko urriaren 5ean

EUSKAL HERRIKO EMAKUMEEN MUNDU MARTXA

erandio_almudena_oharra.pdf

Anuncios
A %d blogueros les gusta esto: